Mapetan isobara itxiek mugatzen duten presio-eremua. 1013 milibarren gainetik antizikloiak edo presio altuak bereizten ditugu, eta neurri horren azpitik zikloiak edo presio baxuak ditugu. Jatorri termikoa izan dezakete (airearen berotzea edo hoztea) edo jatorri dinamikoa (altitude handiko jet korronteak deskribatzen dituen uhin zikloniko eta antiziklonikoen gainazaleko islapena).