Lurzoruan pitzadura edo haustura bat, hautsitako arroka-blokeen arteko desplazamendua duena. Desplazamendua bertikala bada, bloke bat altxatu eta beste bat hondoratuz gero, faila bertikala, normala edo alderantzizkoa deitzen zaio; blokeen desplazamendua horizontala bada, irristatze-faila da. Horrek germaniar motako (failak dituen) lur-formak sortzen ditu.