1. Faktore naturalen eta giza faktoreen ekintzaren eta elkarrekintzaren ondorioz ezaugarri morfologiko eta funtzional antzekoak dituen lurralde zatia. Giza begiak tarteko eskaletan ikusten duen espazio geografikoaren eremuari dagokio, nahiz eta bere modalitateen sailkapenetan ere erabiltzen den eskala globalean. Paisaia oinarrizko tresna bihurtu da lurralde-plangintzan; horregatik da garrantzitsua esku-hartzearen xede den lurraldean dauden modalitateen irudikapen kartografikoa. 2. Biztanleriak hautematen duen lurraldearen edozein zati, zeinaren izaera faktore naturalen eta/edo giza faktoreen ekintzaren eta elkarrekintzaren emaitza den.