Biosfera erreserbak

Hasi » » eu » Ezagutza plataforma » Dokumentuak eta ikasketak » Glosarioa » Biosfera erreserbak

Garapen iraunkorrerako ikaskuntza-zentroak dira hauek. Diziplina arteko ikuspegiak aplikatzen diren guneak dira, sistema sozial eta ekologikoen artean gertatzen diren aldaketak eta elkarrekintzak ulertzeko eta kudeatzeko, gatazken prebentzioa eta biodibertsitatearen kudeaketa barne. Arazo globalei tokiko irtenbideak eskaintzen dizkieten espazioak dira. Lurreko, itsasoko eta kostaldeko ekosistemak dituzte. Gune bakoitzak irtenbide desberdinak proposatzen ditu biodibertsitatearen kontserbazioa erabilera jasangarriarekin bateratzeko.

Iturria: Zer dira biosfera erreserbak? Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kultura Erakundea - UNESCO
euEuskara