Edozein pertsona fisiko edo juridiko, edo pertsona fisiko edo juridikoen edozein talde, jabetza erkideko erakundeak, ondare lokartuak edo oinordeko elkarteak, merkataritza-helbururik gabeko sozietate zibilak eta jabetza erkideko ustiategiak barne, ustiategian egiten diren nekazaritza-jarduerei buruzko erabakiak hartzeko ahalmena duena, irabaziak lortzen dituena eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko negozio-arriskua bere gain hartzen duena. Ustiategiko nekazaritza-ekoizpen unitateei dagokienez, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Nagusian (REGEA) izena eman behar dute.