1. Uraren Kontseilu Nazionala da gai honetako kontsulta- eta parte-hartze organo gorena. 2. Honako hauek dira Uraren Kontseilu Nazionaleko kide: – Estatuko Administrazio Orokorra. – Autonomia Erkidegoak. – Tokiko Agintaritza, estatu mailako elkarte zabalduenaren bidez. – Ibai Arroetako Agintaritza. – Uraren erabilera desberdinekin lotutako erakunde profesional eta ekonomiko adierazgarrienak estatu mailan. – Sindikatu eta enpresa-erakunde adierazgarrienak estatu mailan. – Ingurumen-interesen defentsa helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakunde nazionalak. 3. Ingurumen ministroa izango da Uraren Kontseilu Nazionaleko buru. 4. Bere osaera eta egitura organikoa Errege Dekretu bidez zehaztuko dira.