Mapa batean presio atmosferiko bera duten puntu guztiak lotzen dituen lerro irudikaria (milibar -mbar- edo hektopaskal -hPa- neurtua). Presio normala 1013 milibar edo hektopaskal da, nahiz eta eguraldi-mapek normalean 1016 balioa erabiltzen duten. Ohi baino presio atmosferiko handiagoa duten eremuei antizikloi deitzen zaie, eta ohi baino presio txikiagoa duten eremuei zikloi.