Puntu batetik igarotzen den paraleloaren eta Ekuatorearen arteko angelu-distantzia. Angelua izanik, gradutan neurtzen da, balioak 0°-tik (Ekuatorea) 90°-ra (poloak) iparraldean edo hegoaldean (iparraldeko eta hegoaldeko latitudea) bitartekoak direlarik. Gradu bakoitza 60 minututan banatzen da, eta minutu bakoitza 60 segundotan. Longitudarekin batera, Lurraren gainazalean puntu bat kokatzeko beharrezkoak diren bi koordenatu geografikoak osatzen dituzte. Adibidez, Alacanteko latitudea 38° 20' 43'' N da, eta Lurmutur Hirikoa (Hegoafrika) 33° 55' 30'' S.