Longitudea puntu batetik igarotzen den meridianoaren eta meridiano nagusiaren (Greenwich meridianoa) arteko distantzia angeluarra da. Angelu bat denez, gradutan neurtzen da, balioak 0°-tik (Greenwich meridianoa) 180° ekialde edo mendebaldera bitartekoak izanik. Gradu bakoitza 60 minututan banatzen da, eta minutu bakoitza 60 segundotan. Latitudearekin batera, longitudeak Lurraren gainazalean puntu bat kokatzeko beharrezkoak diren bi koordenatu geografikoak osatzen ditu. Adibidez, A Coruñako longitudea 8° 23' 45'' W da, eta Bartzelonakoa 2° 10' 35'' E. Mendebaldeko longitudea normalean W letrarekin adierazten da, ingelesezko "West" hitzetik.