Gai jakin baten (populazioa, ekonomia, etab.) banaketa eta bestelako fenomeno geografikoak (bilakaera, dentsitatea, fluxua, etab.) irudikatzeko hainbat puntu, lineal edo gainazaleko sinbolo erabiltzen dituen kartografia, legenda batean deskribatuta. Mapa tematikoak kuantitatiboak (neurgarriak diren fenomenoak irudikatzen dituztenak) eta kualitatiboak (neurezinak baina alderdi bereizgarriak dituztenak) izan daitezke.