Lurraren gainazala hiru dimentsiotan, eskalan eta proiekzio sistema bat erabiliz irudikatzen duen mapa, elementu fisikoak eta gizakiak egindakoak barne. Erliebea sestra-lerroen bidez irudikatzen da, altitude bereko puntuak lotzen dituztenak, edo kolore desberdinen bidez (tonu hipsometrikoak). Beste elementu batzuk ohiko sinbolo eta koloreak erabiliz irudikatzen dira, legendan deskribatzen direnak. Toponimia-oharrak ere sartzen dira.