1. Hauek dira naturako espazio edo elementuak, batez ere berezitasun, arraro edo edertasun nabarmeneko formazioz osatuak, babes berezia merezi dutenak. 2. Monumentu Naturaltzat hartuko dira, halaber, beren balio zientifiko, kultural edo paisaia-balioen berezitasun edo garrantziagatik interes berezia duten formazio geologikoak, aztarnategi paleontologikoak eta bestelako ezaugarri geologikoak.