Ongarria

1. Nitrogeno konposatu bat edo gehiago dituen eta nekazaritza-hazkundea hobetzeko lurrera aplikatzen den edozein substantzia, besteak beste, simaurra, konposta, arrain-haztegietako hondakinak eta araztegi-lohiak. 2. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan definitutako produktua, EBko ongarri-produktuak merkatuan jartzeari buruzkoa, baita ongarri-produktuei buruzko ekainaren 26ko 506/2013 Errege Dekretuaren 2. artikuluan definitutako produktuak ere.

Iturria: 1. Kontseiluaren 1991ko abenduaren 12ko Zuzentaraua, nekazaritza-iturrietatik datozen nitratoek eragindako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzkoa. 2. 47/2022 Errege Dekretua, nekazaritza-iturrietatik datozen nitratoek eragindako kutsadura lausoaren aurka urak babesteari buruzkoa.
euEuskara