1. Ingurune naturaleko leku espezifikoak dira, beren balio estetiko eta kulturalengatik babes berezia merezi dutenak. 2. Lurraldearen zatiak, agintari eskudunek, dagokion plangintzaren bidez, beren balio natural, estetiko eta kulturalengatik babes berezia merezi dutela uste dutenak, eta Europako Kontseiluaren Paisaiaren Hitzarmenarekin bat etorriz.