Presioa Lurraren gainazalean azalera unitateko aire atmosferikoak egiten duen indarra da. Barometro batekin neurtzen da milibaretan (mbar) edo hektopaskaletan (hPa) eta mapetan isobaren bidez adierazten da. Itsas mailan presio normala 1013 milibar da eta altitudea handitu ahala gutxitu egiten da.