Arroka-geruzak forma uhintsu batean deformatzea. Presio tektonikoaren ondorioz sortzen dira arroka plastikoetan, eta, hautsi beharrean, tolestu egiten dira. Tolestura batek antiklinal (ganbil) eta sinklinal (ahur) bat ditu. Mota desberdinak daude: zutik, inklinatuta edo etzanda, beren plano axialaren inklinazioaren arabera, eta kurbadura-maila desberdinak dituzte.