Landare- edo animalia-jatorriko material karbonosoetatik eratorritako materiala, batez ere lurzoruaren materia organikoaren edukia mantentzeko edo handitzeko, haren propietate fisikoak hobetzeko eta baita haren propietate edo jarduera kimiko edo biologikoak hobetzeko erabiltzen dena. Ekainaren 28ko 506/2013 Errege Dekretuaren 6. motaren arabera ongarri ez diren jatorri organikoko materialak, edo 2019/1009 (EB) Erregelamenduaren 4. produktu funtzionalen kategoriakoak (FPC 4) ez direnak, bereziki R1001 baten bidez berreskuratutako hondakinak, lurzoruan aplikatuko dira beren sektoreko legeriaren arabera eta Errege Dekretu honetan ezarritako betekizunak betez.